sábado, 17 de diciembre de 2011

ULERMENA LANTZEKO ARIKETA BATZUK


  • Karmele Urbietak, etorkinen hizkuntzako irakasleak, ipuina nola landu adierazten digu eta dibide gisa bi ipuin garatzen ditu:
- Dordoka eta azeria
- Lidia


http://es.scribd.com/doc/75938719/ipuina-Karmele-Urbieta

  • Beste ipuin hau ere ulermena lantzeko baliogarria izan daiteke:
http://es.scribd.com/doc/75938749/Masai-Txikia-karmele-Urbieta




HIZKUNTZA INDARTZEKO ARIKETAK

Hona hemen Zarauzko Berritzeguneak prestatutako unitate didaktiko batzuk. Euskara lantzeko unitateez gain, matematikako unitateren bat ere badago. Botaiezue begiradatzo bat ta ea zer iruditzen zaizkizuen!



LUKENE SUGERGORRI TXIRENE

Oraingoan, euskara ikasteko ipuin bilduma bat ekartzen dizuet. Horietaz gain, ipuintxo horiek lantzeko jarduera sorta bat ere badago. Nahiko aproposak dira bai txikiekin lan egiteko eta bai euskara ikasten ari diren ikasle etorkinekin lan egiteko.

Web gune honetan dituzue eskuragai:

http://www2.elkarrekin.org/elk/Ipuin/sarrera.htm

ETXEAN IKUSI, UMEAK IKASI

Blogari hasiera emateko, blog honen izenburua argi eta garbi islatzen duen bideo bat luzatzen dizuet:


Etxea eta eskola dira haurraren heziketarako bi zutabeak eta biek zentzu berean joan beharra daukate heziketa horrek emaitzarik emango badu. Haurrak erreferentzia bertsuak izan behar ditu batean eta bestean, nola jokatu jakiteko, bere inguruak zer baloratzen duen eta zer ez ezagutzeko... azken batean, bere nortasuna osatzen joateko.